Ortziralean, maiatzaren 5ean, eraso sexistei buruzko tailerrak izanen dira, Baztango Bilgune Feministak antolaturik.
Larunbatean, egunean zehar gazteen arteko pala txapelketa eginen da herriko frontoiean. Eta arratsaldean, 19:00etan, Errefuxiatuen ahotsa dokumentala eskainiko dute herriko batzartokian. Gero, honi buruzko solasaldia izanen da.
Solasaldia errefuxiatuei laguntzera joandako boluntarioek emanen dute. Dokumentalak errefuxiatuek bizi duten egoera gogor eta bidegabea ezagutzera ematea du helburu. Horrela, herritarren kontzientzia piztu nahi da, gure laguntza zein garrantzitsua den azaleratuz.
Baztandarren Biltzarra Elkarteak antolaturiko diru bilketa arrakastatsuak erakutsi du herritarren inplikazioa gai honekiko. Eta beraz, maiatzaren 6ean Berroetara gerturatzea aukera arras ona da ez hain urruti dugun errealitate hau hurbilagotik ezagutu eta guztien artean honi aitzin egiteko neurriak hartzeko.
Berroetako herritarrek, gonbidapena luzatzen dizuegu dokumentala ikusi eta solasaldira etortzeko. Guztien ardura da egoera onartezin hauek salatzea.
Asteburu kulturala akitzeko, gaueko 21:00etan afaria izanen da Gure Ametsa elkartean, Beñat akordeoilariak alaiturik.