Finala ikustera herritar anitz hurbildu zen Oronoztik eta giro polita izan zen Madalensoro pilotalekuko harmailetan. Gero, txapeldunekin batera elkarte batera joan ziren bazkaltzera eta edereki ospatu zuten oronoztarren garaipena. Bi orduko final gogorra izan baldin bazen, zer erranik ez finalerdia. Orduan, Goñi eta Berhok 25-23 irabazi zieten Goiburu eta Ormaetxeari, bi ordu eta laurdeneko lehia estuaren ondotik. Orain, Idiazabalgo txapelketan hasiko dira Goñi eta Berho.