Ortzegunean egindako bisitaldian berrogeita hamabortz nekazarik parte hartu zuten. Goizeko 8tan Elizondoko plazatik abiatu eta Zudairerat joan ziren. Bertan Iñigiztarrekin, INTIA eta Aspinako teknikariekin ustiategia eta lana egiteko moduak ezagutu ahal izan zituzten. Denera piriniotar arrazako 300 buru dituzte, horietarik 200 behiak eta gainerakoak aratxeak eta migak. Estentsiboan lana egiten dute nahiz intseminatzeko aldian behiak behitegian kontu. Behiak ernari direlarik belairat igortzen dituzte. Horretarako etxaldean inguruko belaiak ibiltzen dituzte eta udal aldean Urbasako larreak. Gainerakoan behi erdi berriak eta aratxe sortu berriak barnean kontzen dituzte eta egunean bi aldiz errapea ematen diete. Baztanen, erditu orduko behia eta aratxe kanporat igortzen dituzte. Gaur egun Iñigiztarren behitegiak hiru laguni lana ematen die.