Merendu honetan 45 bat persona bildu ziren, bertako xaharrak, barride eta lagunak, hau da, martxoa eta apirila bitarte jokatutako txapelketen parte-hartzaileak. Patata tortilla, txistorra, gasna eta txokolatea bizkotxoarekin izan zituzten berendatzeko, eta giro arras onean akitu zen.
Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeak txapelketa hauetan apuntatu direnei eskerrak eman nahi dizkie, “beren parte hartzea arras garrantzitsua delako gure aitetxi eta amatxiendako”.
Saridunak
Irabazleendako sariak banatu zituzten. Hauek izan ziren:
MUS TXAPELKETAN:
1. Felipe Santamaría eta Jesus Etxeberria
2. Jose Luis Altzugarai eta Pedro Aleman
3. Pilar Ariztegi eta Antonio Ilzauspe
4. Trini Urtasun eta Miguel Migeltorena
SEIEN TXAPELKETAN:
1. Inocencia Arriada
2. Juan Jose Durruty
3. Marina Remiro
4. Adelaida Ascunce
Sari berexiak ere izan ziren, Antonia Etxenike, Mª Carmen Ugarte eta Dolores Oses-endako.