Eraso sexistei buruzko tailerrak antolatu ditu Baztango Bilgune Feministak

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 25a, 16:11
Sexu erasoen kontrako elkarretaratzea Elizondon.

Maiatzaren 5ean Berroetan eta maiatzaren 12an Arizkunen

‘Eraso sexistak: identifikazioa eta protokoloaren lanketa’ tailerrak antolatu ditu Baztango Bilgune Feministak, Baztango Udalaren laguntzarekin. Maiatzaren 5ean Berroetako elkartean eta maiatzaren 12an Arizkungo medikuarenn etxean eginen dituzte, 19:00etatik 21:00etara.

 

Maiatzaren 5ean, ortziralean 19:00etatik 21:00etara Berroetako elkartean eginen dute lehen tailerra. Izen emateko, maiatzaren 2a baino lehen idatzi behar da ba2feminista@baztan.eus helbide elektronikora edo watsapa edo mezua bidali 650729639 telefonora.

Bigarren tailerra maiatzaren 12an, ortziralean 19:00etatik 21:00etara eginen dute Arizkungo medikuaren etxean. Izen emateko epea maiatsaren 8an akituko da, arestian aipatutako helbide elektroniko eta telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun