erran.eus

Xabaltx abeslariak kontzertua eskainiko du Apirilaren 21ean Erratzun

  Kultura  Baztan  Erratzu

Ortziralean 23:00etan Zubipuntan

Xabaltxek emanaldia eskainiko du apirilaren 21ean, ortziralean, 23:00etan Erratzuko Zubipuntan.

Xabaltx abeslariak kontzertua eskainiko du Apirilaren 21ean Erratzun
Xabaltxek eskainiko du emanaldia ortzirale arratsean Zubipuntan. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Pantxoa Bergara, batez ere Xabaltx goitizenez ezaguna, Lapurdiko Zuraiden jaio zen 1969an eta euskal abeslari, musika egile, olerkigile eta irrati-esataria da. Gaur egun Zugarramurdin bizi da.

1986an Mixurekin Ipar Haize pop-folk taldea sortu zuen eta 1989an taldea desegin zuten. Handik aurrera Xabaltxek bakarkako musika-ibilbideari ekin zion. 2016an karrikaratu du bakarkako bere seigarren diskoa, ‘Loreak askatu’.

2017/04/21 - 2017/04/22

Zubipunta ostatua | Erratzu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa