Alergiak, intolerantziak eta elikadura osasuntsua hizpide izanen dituzte hizpide Elizondon

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 18a, 07:15

Apirilaren 24an solasaldia eskainiko du Amaia Meoki dietistak, Baztango Gizarte Zerbitzuen eskutik

'Alergiak, intolerantziak eta elikadura osasuntsua'-ren inguruko solasaldia antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak apirilaren 24an 17:00etatik 18:00etara Arizkunenean. Amaia Meoki dietista izanen da hizlaria. Izen-ematea beharrezkoa da udaletxera deituz (948 580006 telefonoa) apirilaren 21a bitarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun