Aste Sainduan Turismo Bulegoaren eta Baztango Museoaren ordutegia zabaldu du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 12a, 12:40

'El guardiƔn invisible'filmaren plano turistikoa Turismo Bulegoan eskura dezakete turistek eta baztandarrek ere.

Plano turistiko berria argitaratu du, ‘El guardián invisible’ filmako agertokiak biltzen dituena

Aste Saindua iritsi dela eta, Baztango Udalak Elizondoko Puriosenea etxean kokaturiko turismo bulegoa eta Baztango Museoaren ordutegia zabalduko du. Gaurtik hasita eta hurrengo igandera arte, hilak 23a, egunero irekita egonen dira turismo bulegoa eta museoa. Gainera, Ortziral Saindutik Igandera arte,  10etatik 20ak arteko ordutegi jarraia izanen du.

 

Bertzalde, El Guardian Invisible filmak erakarrita gurera etortzen diren bisitarien jakinmina asetzeko, Baztango Udalak plano turistiko berria argitaratu du. Plano honetan filma grabatu zen agertokiak ageri dira. Batetik, eta bereziki, Elizondon filmatutako xokoak nabarmentzen dira, eta bertzetik, Baztanen pantaila handira eraman ziren tokiak. Halaber, filmak erakusten dituen eskualdeko bertze lekuak ere ageri dira.

El Guardian Invisible filmaren plano turistikoa Turismo Bulegoan banatzen zaie bisitariei; hortaz gainera, Baztango Udalak gonbidatzen ditu turismo edota ostalaritza sektorean aritzen diren baztandarrei turismo bulegora gerturatzera planoak jasotzeko eta beren establezimenduetan banatu ahal izateko, hala nahi baldin badute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun