Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra eskainiko dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 12a, 10:44

Apirilaren 27an eta maiatzaren 4 eta 11n Osasun Etxean

Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra antolatu dute Elizondoko Osasun Etxeak. Apirilaren 27 eta maiatzaren 4 eta 11n eskainiko dute Osasun Etxeko erabilera anitzeko gelan, 16:00etatik 18:30 arte.

Estresa zer den eta zerk sortzen duen jakitea, erlajatzeko teknikak ikasi eta praktikatzea eta gure bizitzako aldaketak pentsatu, tentsio gutxiago nola sortu edo sortuak nola atera ikastea izanen dira tailerraren helburuak.

Izena emateko 948 581832 telefonora deitu behar da edo Elizondoko Osasun Etxeko harreran, kopurua bete arte. Informazio gehiago telefono berean emanen du Mila Perez erizainak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun