Haur-gazte kantarien VI. Topaketa Iruritan eginen dute Iruritan

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 7a, 13:03
2013an egin zen haur kantari topaketa Iruritan.

Tailerra eginen dute maiatzaren 6an eta kontzertua maiatzaren 20an

Elizondoko abesbatza bere 75. urteurrena ospatzen ari da aurten. Prestatu dituzten ekitaldien artean, Haur-gazte kantarien VI topaketa eginen dute Iruritan, Josu Elberdin musikariarekin. 

Honela, zonaldeko haur eta gaztetxoak bilduko dira Josu Elberdin musikari haundiarekin. Lehenik, tailerra eginen dute Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean, maiatzaren 6an. Kontzertua, Iruritako elizan eskainiko dute maiatzaren 20an.  

Izen ematea ikastetxetan egin daiteke apirilaren 13ra bitarte, 5 euro ordainduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun