Kontrolpean dago Elizondoko eraikin batean sortu den sutea

Ttipi-Ttapa 2017ko apirilaren 7a

Txokoto Jatetxean izan da ezbeharra, goizaldean. Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek  06:30 aldera jaso dute deia. Oronozko suhiltzaileek baieztatu dutenez, etxea hustu behar izan dute baina ez da zauriturik izan. Kalte materialak ez dira haundiak izan.

Antza, ke-kanpaiak su hartu du eta ondotik tximiniak ere bai. Hala, eraikineko lehenbiziko solairua kaltetua izan da. Oronozko suhiltzaileek sutea itzali nahian segitzen dute, eta Foru Polizia gertatutakoa ikertzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun