15 urte bete ditu Baztango Gorriek Osasunazaleen peñak

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 27a, 15:31

Baztango osasunazaleek Martin Monreal peñako ohorezko bazkide egin dute. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Martin Monreal entrenatzaile ohia ohorezko bazkide egin dute

Osasuna futbol taldeko zaleak biltzen dituen Baztango Gorriek peñak 15 urte bete berri ditu eta aitzaki horrekin, Martin Monreal entrenatzaile ohia ohorezko bazkide izendatu zuten eta peñaren kamixeta eman zioten opari. Martin ere ez zen esku hutsik etorri eta Osasunak Gironan lehen mailara igaitea lortu zuenean bi peñakiderekin ateratako argazkia ekarri zuen opari.

 

Gaur egun 40 bazkide dituen peñako presidente den Joselu Perezek aipatu zuenez, «peña hau ez da Osasunazalea bakarrik, Martinzalea ere bada».

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun