Baztango haraneko historiari buruzko hitzaldi zikloan bigarren saioa eginen dute martxoaren 24an

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 23a, 09:40

Baztango herriak eta baserriak nola osatu ziren azalduko du Jose Maria Imizcozek.

Haraneko etxeei buruz ariko da Jose Maria Imizcoz Beunza ortzirale arratseko 8etatik aitzinera Elizondoko Kasinoan

Kasino Elkarteak eta Etnografia Museoaren Elkarteak antolatuta, Baztango Haraneko historiari buruzko hitzaldi zikloaren baitan Baztango haraneko etxeak. Nola osatu ziren Baztango herriak eta baserriak solasaldia eskainiko du Jose Maria Imizcoz Beunzak martxoaren 24an, ortziralean 20:00etan Elizondoko Kasinoko ekitaldi aretoan. 

 

Apirilaren 7an, leku eta ordu berean, Baztango kaparetasuna: nobleziaren historia eta Baztango haraneko armarriak hitzaldia eskainiko du Imizcozek.

Sarreran borondatez ematen dena Xauli elkartearen alde izanen dela ohartarazi dute.

Jose Maria Imizcoz Euskal Herriko Unibertsitateko historia modernoko irakaslea da.  Parisko Sorbonako Unibertsitatean Baztango bailarako historiari buruzko doktoretza-tesia defendatu zuen eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa talde bat zuzentzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun