Lanpostuek D mailako ordainsaria izanen dute, lanaldi osokoak izanen dira. Zerbitzu anitzeko eginkizunetarako langileak bere funtzioak Enplegu Babestuko lan taldearekin batera burutuko ditu.
Lanera aurkezten direnek Eskolako Graduatuaren titulua eduki behar dute, langabezian egon eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako Enplegu Agentziaren batean enplegu eskatzaile gisa izena emanda egon. Euskara maila ziurtatu beharko dute, B2 maila ahozkoan. Maila ziurtatzeko agiririk izan ezean, mailaketa proba eginen dute. B1 motako gidabaimena ere eduki beharko du.
Deialdian parte hartzeko, Baztango udaleko bulegoetan martxoaren 31ko ordu biak baino kehen aurkeztuko beharko dute dokumentazioa (Nortasun agiri nazionala, eskatzen den titulazio akademikoa, eta merituak: ikastaroak eta lan esperientzia ziurtagiriak).
Informazio gehiago: 948 580006 telefonoan edo Baztango Udaleko web orrialdean.