Antxitonea trinketeko pala txapelketan jardunaldi berri bat jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 21a, 07:34

Seigarren jardunaldia jokatu dute Antxitoneako txapelketan.

29 bikote ari dira, 11 lehen mailan eta 28 bigarren mailan

Elizondoko Antxitonea trinketeko pala txapelketako jardunaldi berri bat jokatu dute martxoaren 18an. Guztira 29 bikotek eman dute aurten izena txapelketan parte hartzeko, 11k lehen mailan eta 28k bigarren mailan. Apirila bitarte ariko dira lehen fasean eta finalak maiatzaren azken aste hondarrerako iragarri dituzte.

Bosgarren jardunaldiko emaitzak

Martxoaren 18an, larunbatean jokatu dute seigarren jardunaldia, goiz eta arratsaldez. Hauek izan ziren emaitzak:

Maritorena eta Gamiok, 40 – Gamio eta Arizmendik, 36 (2. Mailakoa)

Jauregi eta Jauregik, 36 – Bengoetxea eta Cebrianek, 40 (2. Mailakoa)

Bidegain eta Sansiñenak, 40 – Bidegain eta Barberenak, 10 (2. Mailakoa)

Oskariz eta Etxeberriak, 40 – Iantzi eta Asier Gamiok, 38 (2. Mailakoa)

Ruiz eta Jaenek, 26 – Huarte eta Iñarreak, 40 (1. Mailakoa)

Galarregi eta Argaratek, 40 – Garaikoetxea eta Apeztegiak, 26 (1. Mailakoa)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun