Baztandarren Biltzarraren kartel lehiaketako lanak apirilaren 19rako aurkeztu behar dira

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 21a, 06:55
Uztailaren 16an ospatuko dute baztandarren besta handia.

Besta haundia uztailaren 16an ospatuko da Elizondon

Baztandarren Biltzarra. Baztanen eskuara barra-barra. Elizondon, 2017ko uztailaren 16an. Testu hori eraman beharko duen kartel lehiaketa abiatu du aurten ere Baztandarren Biltzarra Elkarteak. Apirilaren 19ra bitarte aurkeztu beharko dira lanak. Gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz, egun horretan Baztandarren Biltzarra Elkartearen esku egon beharko dute. 

 

27,9x42 zentimetro izan beharko duten kartelak (A3) Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxera igorri beharko dira (Jaime Urrutia kalea, 1 solairua; 31700 Elizondo). Lehiaketa irekia eta zabala denez, partehartzaileek nahi adina lan aurkez ditzakete.

Sariduna, berriz, apirilaren 21etik aitzinerat emanen da ezagutzera. Kartel bakarra aukeratuko du epaimahaiak eta honek 600 euroko saria jasoko du Baztandarren Biltzarra egunean, uztailaren 16an, hain zuzen. Dena den, epaimahaiak kartelik ez aukeratzea ere erabaki dezake.

Bertzalde, aipatu, uztailaren 17tik aitzinerat, parte-hartzaileek beren kartelak berreskuratu ahal izanen dituztela antolatzaileekin harremanetan jarriz.

Edozein zalantzetarako baztandarrenbiltzarra@hotmail.com helbidera idatzi behar da. Baztango kultura bulegoa soilik lanak biltzeko puntua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun