Antxitonea trinketeko pala txapelketan jardunaldi berri bat jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko martxoaren 7a

29 bikote ari dira, 11 lehen mailan eta 28 bigarren mailan

Inauterietako atsedenaldiaren ondotik, Elizondoko Antxitonea trinketeko pala txapelketako jardunaldi berri ba jokatu dute martxoaren 4an. Guztira 29 bikotek eman dute aurten izena txapelketan parte hartzeko, 11k lehen mailan eta 28k bigarren mailan. Apirila bitarte ariko dira lehen fasean eta finalak maiatzaren azken aste hondarrerako iragarri dituzte.

 

Jardunaldiko emaitzak

Martxoaren 4an, larunbatean jokatu dute jardunaldia, goiz eta arratsaldez. Hauek izan ziren emaitzak:

Gamio eta Arizmendik, 37; Bidegain eta Barberenak, 40 (2. Mailakoa)

Oskariz eta Etxeberriak, 40; San Jose eta Amianok, 29 (2. Mailakoa)

Mitxelena eta Jaenek,40; Bengoetxea eta Cebrianek, 35 (2. Mailakoa)

Huarte eta Iñarreak, 40; Garaikoetxea eta Apeztegiak, 25 (1. Mailakoa)

Legarrea eta Garbalenak, 35; Garmendia eta Argaratek, 40 (1. Mailakoa)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun