Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 28a, 11:50

Martxoaren 7, 14 eta 21ean eginen dira saioak Elizondoko Arizkunenean

Zurrumurruei aurre egiteko formazio tailerra antolatu du Bidelagun elkarteak, Baztango Udalaren, Caja Navarra Fundazioaren eta SOS Arrazakeria erakundearen laguntzarekin. Gizarte Langileei, Osasun Etxeko Langileei, Administrazioan lan egiten duten langileei, Udalako langileei, eskoletako hezitzaileei eta interesaturik dagoen edozeineri zabalik dago.

 

Martxoaren 7, 14 eta 21 eginen dira saioak, astearte arratsaldeko 5:30etik 8:30era Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Izena emateko bidelagun@hotmail.com helbide elektronikora idatzi behar da, izen-abizen telefonoa eta maila utziz edo Bidelagun elkartera deituz: 948 581327. Erantzungailuan datuak utzi eta harremanetan jarriko dira antolatzaileak.

 

Saioak

Martxoaren 7an eginen da lehen saioa. Euskal Herriko Unibertsitateko Xabier Aierdi irakasleak Kulturak eta identitateak. Aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak solasaldia eskainiko du euskaraz.

Martxoaren 14an, Bartzelonako Diputazioko eta Xarxa Antirumors-eko kolaboratzailea den Raquel Morenok Ba ote dut nik aurreiritzirik? Noizbait sinetsi al dut zurrumurrurik? Eta zabaldu ote dut? hitzaldia eskainiko du gazteleraz.

Martxoaren 21ean, azkenik, Zurrumurruen kontrako erantzunak hitzaldia eskainiko du SOS Arrazakeriako Agustin Unzurrunzagak, eta Elizondon egin den inmigrazioari buruzko zurrumurru nagusien azterketa azalduko du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun