Lehiaketako argazkiak irailaren 23an eta 24an eginen den Behi Azienda Piriniarraren XXX. Lehiaketa-Enkante Nazioanalaren kartel eta eskuorrirako erabiliko dituzte. Joan den ortziralean egindako prentsaurrekoan aurkeztu zuten leahieta Baztango Udala, Aspina eta Cederna-Garalur elkarteko ordezkariek.
Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkezten ahal izanen ditu gehienez ere, berak egindakoak eta argitaratu gabeak. Hala ere, horietako bakarra izan daiteke aukeratua. Horrez gain, behiaren eremu naturalean ateratakoak izan behar dute eta honela aurkeztu behar dira: koloreetan edo txuri-beltzean eta formatu bertikalean egindakoak izan beharko dute.
Euskarri digitalean aurkeztu beharko dira eta uztailaren 21a baino lehen. Eskura Baztango Udalaren bulegoetan edo e-postaz bulegaria1@baztan.eus helbidera idatzita.
Epaimahaiak hiru argazki hoberenak sarituko ditu: lehendabiziko saria 400 eurokoa izanen da eta kartela eta liburuxkaren azala iragarriko ditu. Bigarren saria 200 eurokoa eta hirugarrena 100 eurokoa izanen dira eta bertze publizitate baliabideetan erabiliko dira.