Bizi bat nola salbatu ikastaroak antolatu ditu Elizondoko Osasun Zentroak

Ttipi-Ttapa 2017ko otsailaren 21a

Ikastaro errexak eta eraginkorrak eskainiko dituzte.

Otsailaren 21ean Oronozen hasi eta apirila bitarte herriz herri eginen dituzte

‘Bizi bat nola salbatu’ RCP tailer-ikastaroak antolatu ditu Elizondoko Osasun Zentroak. Lehenbizikoa otsailaren 21ean, asteartean 18:30etik 20:00etara eginen dute Oronozko Batzartokin.

 

Ondotik, ordutegi berean eginen dituzte martxoaren 7an Almandozen, martxoaren 15ean Lekarozen, martxoaren 21ean Azpilkuetan, martxoaren 28an Arraiozko eskolan, martxoaren 29an Gartzainen eta apirilaren 22an Arizkunen.

Interesatuek Elizondoko Osasun Zentroko 948 581833 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun