Zerbitzuaren erabiltzaile kopurua 14 urte hauetan mantenduz joan da, grafikoan ikusi daitekeen bezala, bataz beste, urtero 823 pertsonek erabili dute zerbitzu hau.
Nafarroako Gobernuak zerbitzua finantzatzeko diru-laguntza ematen du, hau, urtetik urtera gutxituz joan da. Lehenbiziko urteetan 4.000 euro inguruko diru-laguntza ematen zuten eta azkeneko urteetan 2.900 euroko laguntza bertzerik ez dute eman.
Zerbitzuaren kostua gutxi gora behera 9.000 eurokoa da urte bakoitzeko, beraz, Nafarroako Gobernuko diru-laguntzak ordaintzen ez duena Baztango Udalak bere gain hartzen du. Baztango herri guztietako bestetan eta Baztandarren Biltzarrean zerbitzua ematen da, hau da, 16 zerbitzu urtean.