Ortziralean 23:00etan hartu zuten abisua Nafarroako larrialdi zerbitzuan. Foruzaingoa su zerk eragin zuen ikertzen ari da, baina itxura batean, tximiniatik sortu zen. Teilatuaren hegal bat erabat hondatu zuen eta bertze hegalean ere kalteak eragin zituen. Goitiko solairuko hiru gelatan ere kalte handiak sortu zituen. Oronozko eta Iruñeko suhiltzaileak hurbildu ziren eta larunbat goizaldeko 04:30 alderako itzali zuten sua. Jabeak ezin izan zuen baserrira bueltatu lotara.