Izena ematerakoan egin beharko da ordainketa: 20 euro tanborra eta pintxoen truke eta 3 euro pintxoak bakarrik.
Entsaioak, berriz, otsailaren 19an, igandean 12;00etan Iriarte pilotalekuan eta otsailaren 22an, asteazkenean 19:30ean Iriarte pilotalekuan izanen dira.
Tanborra Herriko Etxean hartzeko egunak, berriz hauek izanen dira: otsailaren 19an, igandean 11:30ean; otsailaren 22an, asteazkenean 19:15ean eta otsailaren 24an, ortziralean 19:15ean.
Behin tanborrada akituta tanborra ongi bueltatzen duenari 10 euro itzuliko zaizkio. Hondatua bueltatzen bada, aldiz, partxea 15 euro kokratu zaizkio, makil bakoitza euro bat eta tanbor osoa 60 euro.