SOS Navarrak Oronoz-Mugairiko eta Iruñeko suhiltzaileek mugiarazi zituen, baita foruzaingoa eta guardia zibila ere. Galdutakoaren ibilgailua topatu ondotik, bizkor mugitu ziren galdutako mendizaleak gaua elurtua zegoen mendian eman ez zezan. Talde ezberdinetan banatu eta batzuk Almandoz eta Lantzetik doazen pistetatik eta bertzeak Artesiagako mendebaldeko eta ekialdeko isurialdetik hurbildu ziren Saioa aldera. Gauerdia pasatu eta minutu batzuetara topatu zuten mendizalea onik eta ongi ekipaturik eta bere ibilgailuan bueltatu zen Iruñera.