Paxaka txapelketaren finalerdiak otsailaren 10ean jokatuko dituzte Iruritan

Ttipi-Ttapa 2017ko otsailaren 8a

Ortzirale arratsean jokatuko dituzte paxaka txapelketako finalerdiak.

Ortzirale arratseko 8etan hasita Aranabia pilotalekuan

Baztan-Errekako paxaka txapelketaren hamazazpigarren edizioa zortzi hirukotek hasi zuten eta egunotan final laurdenak jokatu ondotik, finalerdietarako sailkatutako lauak bakarrik gelditzen dira txapelerako lehian. Otsailaren 10ean, ortziralean 20:00etatik aitzinera jokatuko dituzte finalaurrekoak Iruritako Aranabia pilotalekuan.

 

Final laurdenetako emaitzak

Oscar Urrutia, Juan Mari Maia eta Miguel A. Iñarreak, 9 – Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste eta Iban Santestebanek, 6

Iñaki Etxandi, Egoitz Prim eta Joxe Itoiz-ek, 7 - Manu Irigoien, Garikoitz Etxenike eta Kaiet Itoiz-ek, 9

Joseba Urtasun, Xabier Ripa eta Eneko Antxorenak, 3 – Miguel Etxandi-, Garikoitz Antxorena eta Gorka Urtasun-ek, 9

Mikel Ballarena, Cesar Iñarrea eta Mitxel Etxenikek, 6 – Xabi Barberena, Mattin Legarrea eta Joxe Mari Salaburuk, 9

 

Finalerdiak otsailaren 10ean Iruritan

Gauzak honela, horrela gelditu dira otsailaren 10ean, ortzirale arratseko 8etatik aitzinera Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko dituzten finalerdiak: 

Lehenbizikoan, Oscar Urrutia, Juan Mª Maia eta Miguel A. Iñarrea; Manu Irigoien, Garikoitz Etxenike eta Kaiet Itoiz-en kontra ariko dira eta ondotik, Xabi Barberena, Mattin Legarrea eta Joxe Mª Salaburu; Miguel Etxandi, Garikoitz Antxorena eta Gorka Urtasun-en kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun