Baztan Ikastolak errelebo kontratua betetzeko eta lan poltsa osatzeko deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 6a, 10:20

Haur Hezkuntzako espezialitatea duten irakasleei zuzendua

Baztan Ikastolak errelebo kontratua betetzeko eta lan poltsa osatzeko deialdia egin du, Haur Hezkuntzako espezialitatea duten irakasleei zuzendua. Eskaera orria eta meritoak aurkezteko epea otsailaren 6tik 20ra bitarte zabalik dago, biak barne.

Errelebo kontratua irauten duen bitartean Haur Hezkuntzako tutorea izatea da lanpostuaren ezaugarri nagusia eta aurkezteko behar den titulazioa deialdiaren protokoloan zehaztuta dago.

Eskaera orria eta meritoak otsailaren 20ra bitarte aurkez daitezke Baztango Balleko Etxean, astelehenetik ortziralera, 09:00etatik 14:00etara.

Deialdiaren oinarriak www.baztan.eus webgunean, INEMeko web orrialdean eta navarra.es orrialdean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun