Lehen mailan izena eman duten hameka bikoteak bi multzotan banatu dituzte. A multzoan, sei bikote izanen dira: Ruiz-Jaen, Huarte-Iñarrea, Galarregi-Asier Argarate, Arraztoa-Ballarena, Urtxegi-Unai Barberena eta Garaikoetxea-Apeztegia. B multzoan, berriz, bortz bikote izanen dira: Legarrea-Garbalena, Oskariz-Mugika, Guillermo Etxenike-Baylon, Plaza-Mitxel Etxenike eta Garmendia-Mikel Argarate.
Bigarren mailan, berriz, seina bikoteko hiru multzotan banatu dituzte pilotariak. A multzoan, Elizalde-Alberro, Pruaño-Plaza, Goñi-Urrutia, Olabe-Trantxe, Perotxena-Urtxegi eta Barberena-Altzugarai ariko dira; B multzoan Mitxelena-Aitor Jaen, Etxeberria-Jon Oskariz, Unai-Jauregi-Asier Jauregi, Asier Gamio-Iantzi, San Jose-Amiano eta Bengoetxea-Cebrian; C multzoan, Goienetxe-Lertxundi, Sansiñena-Migeltxo Bidegain, Legarrea-Otero, Maritorena-Gabon Gamio, Migel Bidegai-Xabi Barberena eta Egoitz Gamio-Arizmendi
Lehen jardunaldia otsailaren 4an
Otsailaren 4an, larunbatean jokatuko dute lehen jardunaldia, goiz eta arratsaldez, honako partida hauekin.
Larunbatean 10:00etan hasita
Goienetxe eta Lertxundi – Bidegain eta Barberena (2. Maila)
Pruaño eta Plaza – Goñi eta Urrutia (2. Maila)
Otero eta Legarrea – Gamio eta Arizmendi (2. Maila)
Larunbatean 16:00etan hasita
Jauregi eta Jauregi – Iantzi eta Asier Gamio (2. Maila)
Ruiz eta Jaen – Urtxegi eta Barberena (1. Maila)
Legarrea eta Garbalena – Oskariz eta Mugika (1. Maila)