Kanpainaren barnean bildutako zaborraren karakterizazio edo azterketak egin dira, etxe guztietara eskutitzak bidali, bilkura informatiboak egin eta baita etxez etxeko bisitak ere. Edukiontzi berdeei, gai ez birziklagarriak botatzeko kontenedoreei tapa edo aho ttikia jarri zaie, honela gauzak ongi egiten dituzten familiei erreztasunak eman eta gaizki egiten dituzteneei zailtasunak jarriz.
Kanpainaren ondorioz familia guztiek beraiek sorturiko zabor organikoa etxeko konposta, auzo konposta edo zerri bazka bidez tratatzeko konpromezua hartzea lortu da, kontenedoreetan bildu beharreko eta Tuteraraino garraiatu beharreko hondakin kopurua aunitz murriztuz eta biltzen den honetan dagoen gai birziklagarrien presentzia ere aunitz guttituz. Kanpaina aitzinetik eta ondoren eginiko karakterizazioetan ikusi ahal izan denez, ekimenaren ondorioz Anizen edukiontzi berdeetan bildutako zaborra erdira murriztu da eta Berroetan ia heren batera. Edukiontzi berdean agertu diren gai birziklagarrien kopurua berriz erdia izan da bi kasuetan.
Honela bada, proposaturiko helburu edo emaitzak lortu eta benetan herri eredugarriak bilakatu dira bi hauek, hondakinen kudeaketa zerbitzua hobetzen lagundu dute eta hala jarraitzen duten bitartean ordaindu beharreko zabor tasetan deskontuak eduki ahal izango dituzte. Aurten, ekimena Baztango herri gehiagotara zabaltzea izanen da helburua.