Euskal kantak entzungai Elizondon ilbeltzaren 28an Nafarroako Ganbera Abesbatzaren eskutik

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urtarrilaren 26a

Emanaldiaren bigarren zatian, Nafarroako Ganbera Abesbatzako talde klasikoak kantatuko du, David Guindano Igarretaren zuzendaritzapean.

Hiru zati izanen ditu larunbat arratseko 8:30ean Santiago elizan eskainiko den emanaldiak

Coral de Cámara de Navarra/Nafarroako Ganbera Abesbatzak, Iruñeko Baluarte Auditorioan izaten den Encantando denboraldia eskaintzeaz gain, Encantando On Tour programaren bitartez, hiriburuan eskaintzen dituzten zenbait programa Nafarroako herri ezberdinetara hurbiltzen dituzte. Hurrengo kontzertua, bi programetako protagonista dena, Euskal Kantak izanen da. Eta Elizondoko Santiago elizan, ilbeltzaren 28an, larunbatean 20:30ean aditzeko aukera izanen da. Sarrera doan izanen da.

 

Aita Donostiak bere Abesti Bilduma eredugarrian jasotako ehunka ohiko melodientzako omenaldi bat da (Euskal Eres-sorta), Resurrección Mº de Azkue eta beste batzuk. Laburbilduz,  musika ondare ukiezinarentzat eta garaiko europar joeran melodiak idazten bere lanorduak egin zituzten haientzat omenaldi bat da. Ekitaldia testuinguruaren kokapenari buruzko sarrera labur bat du eta argi eta Garbi ezberdintzen diren hiru zati musikalak ditu:

Aita Donostia-k bere garaiko Europan etnomusikologo modura egindako zereginen testuinguru- kokapena ikusgai egingo du David Guindano Igarretak, musikari eta musikologoa. Lehenengo zati batean, antzezpen ohikoena Amaia Zubiriaren ahotsari esker eta Aitor Furundarena soinujolearen laguntzari esker protagonista bihurtuko da.

Bigarren zati batean, Nafarroako Ganbera Abesbatzako Talde Klasikoak, David Guindano Igarretak zuzenduta, Donostia Aita berak egindako harmonizazio-koralen hautaketa bat antzeztuko du, bere Abesti Bilduman jasotako lanen artean zenbait aukeratuz. Eta azkenik, hirugarren zatian gure jazz eta musika modernoaren atalak: Jazzy Leap, Aita Donostiaren Abesti Bildumatik aukeratuta ere, lanak bere hizkuntzara eramango dituzte. Konponketak, kasu honetarako espresuki, Andoni Arcillak egin ditu. Jazzy Leap oraingo honetan Alberto Artetaren (saxofoia) eta Andoni Arcilla beraren (pianoa eta ahotsa) laguntza izanen du.

Laburbilduz, eta kontzertuko kartelak esaten duen modura, Ohiko melodiak gaurko entzuleentzat.

Elizondoko emanaldiaren ondotik, urtarrilaren 29an, igandean 20:00etan Iruñeko Baluarte Auditoriumeko Ganbara aretoan eskainiko dute emanaldia. Kasu honetan, sarrera 5 euro ordaindu beharko da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun