Mendizale bat erreskatatu behar izan dute bart gauean Saioa mendian

Ttipi-Ttapa 2017ko urtarrilaren 24a

Elurrarengatik eta behelainoarengatik galdu eta eskietako bat galdu zuen

Mendizale bat erreskatatu behar izan dute bart gauean Baztanen, Saoa mendian, elurra eta behelainoarengatik galdu eta bere eskietako bat galdu ondotik. Oronozko suhiltzaileen lagumtzaz jautsi ahal izan zen, onik.

Mendizalean SOS Navarra larrialdi zerbitzuko 112 telefonora deitu eta azaldu zuenez, Saioako kaxkora igo ondotik, eskien gainean jausten hasi zen, baina behelainoarengatik galdu eta eskietako bat galdu ere egin zuen. Elurra gogorra eta irristakorra zegoen eta kranpoirik ez zuenez, eta gainera, gaua hurbiltzen ari zenez, larrialdi zerbitzuetara deitzea erabaki zuen, koordenadak emanez eta bertan esperatu zuen erreskate taldea hurbildu arte.

Oronozko suhiltzaile taldea mugirarazi zuten 20:22ean. Hauek Artesiagaraino joan ziren ibilgailuan eta handik oinez, zehaztutako lekuraino. Mendizaleari kranpoiak utzi eta bere kabuz jautsi zuen mendia, suhiltzaileen laguntzaz, ongi ekipatua eta egoera onean baitzegoen. Suhiltzaileak 00:34erako bueltatu ziren Oronozko basera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun