Apirilaren 1etik aitzinerat Danonek Nafarroako mendialdeko zazpi nekazariri esnerik ez diela bilduko iragarri du; tartean dira Baztango bi nekazari. «Honek, ustiategi hauen geroa guztiz baldintzatuko du esplotazioak hestera behartuz. Orain zazpi dira, ondotik zenbat?» diote «azkeneko hamarraldietan esne-sektorea esne-industriaren eta banatzaile handien eskuetan gelditu da. Horri merkatuen liberalizazioa, produkzio eredu intentsiboa, prezioen apaltzea… gehitu behar zaio. Emaitza: gure eskualdeko esne-ustiategiak etorkizunik gabe uztea, zorpetzea, enplegu galera, lurraldea gestionatzeko zailtasunak…. Hori guztia aski ez eta Sorian Nafarroako inbertsiogileak tarteko- 20.000 behi buruko esne-ustiategia egin nahi dute. Zalantzarik gabe, esplotazio handi honek gure eskualdean zuzenean eraginen du».