Larunbat honetan berroetarren bisita izan dute eta datorrenean aniztarrak joanen dira Berroetara
Urtero gisara aurten ere goiztiarrak izan dira Anizko nauteriak. Ohitura zaharra mantenduz berroetarren bisita jaso dute aniztarrek; lagun artean ederki gosaldu eta etxez etxe ibili dira gazteak, trikitixa eta panderoak alaituta. Ondotik, herritar anitze elkartean afaldu eta dantzaldiaz gozatzeko aukera izan dute. Giro bikaina eta umorea ez da falta izan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.