Korlea aziendak bildu eta markatzeko egin da, txertoak emateko eta eri diren azienda buruak tratatzeko. Korleak 15 x 8 metro neurtzen du eta akazia esolekin egin da. Gainera, aziendak korlerat bildu ahal izateko 200 metroko hesidura egin da. Halaber, korlearen zola berdintzeko mendiari ebaki bat egin zaio. Lana Harri-lan enpresak egin du eta, denera, 15.391 euroko kostua izan du.
Erdizeko bazkaleku komunaleko nekazariekin ondoko bilkura martxoaren 3an eginen da eta, bertan, urteko lanen balorazioa egiteaz gain ingurua mantendu eta hobetzeko proposamenak bilduko dira.