Baztan-Errekako XVII. paxaka txapelketako bigarren jardunaldiko hiru partida jokatu dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2017ko urtarrilaren 16a

Zortzi hirukote hasi dira, bi multzotan banatuak

Asteburu honetan Baztan-Errekako 17. paxaka txapelketako bigarren jardunaldiko hiru partida jokatu dituzte. Zortzi hirukotek eman dute izena eta partidak Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatzen hasiak dira.

Ilbeltzaren 7tik 21era jokoan den lehen fasean, bi multzotan banatu diren zortzi hirukote lehiatuko dira. Urtarrilaren 28an errekuperazio jardunaldia izanen da. Otsailaren 4an final laurdenak jokatuko dituzte, otsailaren 11n finalerdiak eta otsailaren 18an finala.

A multzoan lau hirukote daude: Joseba Urtasun, Xabi Ripa eta Eneko Antxorena; Iñaki Etxandi, Egoitz Prim eta Joxe Itoiz; Mikel Ballarena, Cesar Iñarrea eta Mitxel Etxenike; eta Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste eta Iban Santesteban.

B multzoan, bertze lau hirukote: Miguel Etxandi, Garikoitz Antxorena eta Gorka Urtasun; Xabi Barberena, Mattin Legarrea eta Joxe Mari Salaburu; Manu Irigoien, Guillermo Etxenike eta Kaiet Itoiz eta Oscar Urrutia, Juan Mari Maia eta Miguel A. Iñarrea.

Bigarren jardunaldiko bi partida jokatu ziren.

 

Bigarren jardunaldiko emaitzak

Urtasun-Ripa-Antxorenak, 3; Etxandi-Prim-Itoizek,9

Barberena-Legarrea-Salaburuk, 9; Irigoien-Etxenike-Itoizek 8 (galtzaileak 4-8 irabazten izan ziren)

Ballarena-Iñarrea-Etxenikek, 9; Apeztegia-Etxebeste-Santestebanek, 3

Etxandi-Antxorena-Urtasun; Urrutia-Maia-Iñarrea gibeleratua

 

Hirugarren jardunaldia larunbatean Aranabian

16:00etan: Etxandi-Prim-Itoiz; Ballarena-Iñarrea-Etxenike

17:00etan: Urrutia-Maia-Iñarrea; Irigoien-Etxenike-Itoiz

18:00etan: Urtasun-Ripa-Antxorena; Apeztegia-Etxebeste-Santesteban

19:00etan: Etxandi-Antxorena-Urtasun; Barberena-Legarrea-Salaburu

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun