Ilbeltzaren 7tik 21era jokatuko den lehen fasean, bi multzotan banatu diren zortzi hirukote lehiatuko dira. Urtarrilaren 28an errekuperazio jardunaldia izanen da. Otsailaren 4an final laurdenak jokatuko dituzte, otsailaren 11n finalerdiak eta otsailaren 18an finala.
A multzoan lau hirukote daude: Joseba Urtasun, Xabi Ripa eta Eneko Antxorena; Iñaki Etxandi, Egoitz Prim eta Joxe Itoiz; Mikel Ballarena, Cesar Iñarrea eta Mitxel Etxenike; eta Jon Apeztegia, Ramontxo Etxebeste eta Iban Santesteban.
B multzoan, bertze lau hirukote: Miguel Etxandi, Garikoitz Antxorena eta Gorka Urtasun; Xabi Barberena, Mattin Legarrea eta Joxe Mari Salaburu; Manu Irigoien, Guillermo Etxenike eta Kaiet Itoiz eta Oscar Urrutia, Juan Mari Maia eta Miguel A. Iñarrea.
Lehenbiziko jardunaldiko bi partida jokatu ziren, biak bigarren multzokoak.
Lehen jardunaldiko emaitzak
Barberena-Legarrea-Salaburuk, 1; Urrutia-Maia-Iñarreak, 9
Etxandi-Antxorena-Urtasunek, 3; Irigoien-Etxenike-Itoizek, 9
Bigarren jardunaldia
Larunbatean 16:00etan: Urtasun-Ripa-Antxorena; Etxandi-Prim-Itoiz
Larunbatean 17:00etan: Barberena-Legarrea-Salaburu; Irigoien-Etxenike-Itoiz
Launbatean 18:00etan: Ballarena-Iñarrea-Etxenike; Apeztegia-Etxebeste-Santesteban
Igandean 19:00etan: Etxandi-Antxorena-Urtasun; Urrutia-Maia-Iñarrea