Zehazki, ur-emaria neurtzeko estazioa Elizondon ibaian goiti dago, Iñarbegi eta Arango errekastoek bat egiten duten tokian; Erratzuko hegoaldean, datuak denbora errealean jasotzeko euri-neurgailu batek, berriz (Iñarbil auzoko Iñarbegi inuguran), Autzako hegoaldean izandako ekaitzen prezipitazioak erregistratuko ditu. Jadanik martxan dauden azpiegitura horiei esker, Elizondok bere udal-jardueraren plana hobetu eta antolatu ahalko du uholde-arriskuari aurre egiteko.
Orain arte, Baztanen denbora errealean euria jasotzeko estazio meteorologiko bat zegoen (Gorramendi), ibarraren iparraldeko euri-neurgailua erregistratzen duena, eta baita Oharrizen dagoen ur-emaria neurtzeko estazio bat ere Elizondon ibaian behera.
Elizondon (Baztan jende gehien bizi den udalerria) uholdeak sarri samar gertatzen dira. 2014an gertatutakoaren ondotik, honako hau egiaztatu zen: orduko alerta-sistemek uholde-arriskua ezin izan zutela garaiz abisatu: alde batetik, uholdea arras bizkor sortu zelako, eta bertzetik, Oharrizko ur-emaria neurtzeko estazioko ur-mailaren alerta Elizondon uholdea gertatu baino minutu gutti batzuk lehenago iritsi zelako.
Denbora errealean hartutako datuak Interneten kontsulta daitezke, ondorengo helbideetan: http://meteo.navarra.es/estaciones/mapasdatostiemporeal.cfm?IDParam_sel=11 euri-neurgailurako eta http://www.navarra.es/appsext/AguaEnNavarra/ctaDatosEstacion.aspx?IdEstacion=109 Erratzuko ur-emariak neurtzeko estaziorako.