Eguberrietako margo erakusketa ireki du Xauli aisialdi taldeak Elizondon

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 21a

Xauliko kideak eta inauguraziora hurbildutako jendea.

Urtarrilaren 8ra arte dago ikusgai Arizkunenea Kultur Etxean 

Abenduaren 17tik urtarrilaren 8ra ikusgai dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean Xauli elkartearen margo erakusketa. 17:30etik 20:00etara dago ikusgai. Joseba Otondo, Baztango alkateak, Tomas Sobrino margolariak eta bertze hainbat lagunek parte hartu zuten larunbateko inaugurazio ekitaldian. 2016 urtean zehar desgaitasun psikikoa duten Xauliko kideek egindako margolanak ageri dira erakusketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun