2016 urtean kultur jarduerak antolatzeko diru-laguntzak onartu ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 20a, 07:29
Baztandarren Biltzarrak jaso du diru-laguntzarik handiena, desfilea antolatzeagatik.

Guraso elkarteek antolatutako kultur ekitaldiak ere subentzionatuko ditu 

Kultur jarduerak egiteko eta kultur elkarteak diruz laguntzeko 20.299,74 euro euro bideratuko ditu Baztango Udalak. Horretaz gain, ikastetxe ezberdinetako Guraso Elkarteek urtean zehar antolatutako kultur ekitaldietarako ere 3.247,20 bideratu ditu.

 

Kultur jarduerak antolatzen dituzten elkarteen artean, kopururik handiena Baztandarren Biltzarra Elkarteak jasoko du, 5.075,63 euro, Baztandarren Biltzarra desfilea antolatzeagatik; Baztango Dantzariak elkarteak 3.376,98 euro jasoko ditu (1.184,31 euro Bailableak antolatzeagatik eta eta 2.192,67 euro Artaxoako Bandarekin dantza erakustaldia eskaintzeagatik); Jo ala Jo Kultur Taldeak 2.992,92 euro jasoko ditu (2.971,78 euro Kirikoketa Eguna antolatzeagatik eta 21,14 euro Mutildantza ikastaroarengatik); Erratzuko Kultur Elkarteak 2.507,34 euro jasoko ditu (1.122,56 euro Gizakunde antolatzeagatik, 456,80 euro bertso afariarengatik, 393,36 kantu zaharren tailerragatik, 245,32 euskal dantzen tailerragatik, 114,20na euro euskal sukaldaritza eta horniduragatik eta 60,90 euro Joseba Rekondoren liburuaren aurkezpenarengatik); Elizondoko Abesbatzak 2.081 euro Azpilkuetako kontzertuarengatik; Iruritako Dantzariak elkarteak 1.658,88 euro Dantzari Eguna antolatzeagatik; Elizondoko Recreo Musika bandak 1.550,60 euro Gartzaingo kontzertuarengatik; Baztango Bertso Eskolak 541,40 euro Bertso Showarengatik; Elizondoko Kasino Elkarteak eta Museo Etnografikoaren Lagunek 325,53 euro (304,53 euro pintura lehiaketagatik eta 21 euro magia ikuskizunarengatik) eta Itxusi argazkilari elkarteak 189,49 euro erakusketagatik.

 

Guraso Elkarteei ere laguntza

Baztango ikastetxe ezberdinetako Guraso Elkarteek antolatutako kultur ekitaldietarako diru-laguntzak ere onartu ditu Balleko Etxeak eta denetara 3.247,20 euro. Iruritako Guraso Elkarteak 1.435 euro jasoko ditu (talo tailerra, Arizkunera ateraldia, ginkana, gaztain bila ateraldia, kometen erakusketa, lore-ontzien erakusketa eta Donejakue ibilbidea); Elizondoko eskolako Guraso Elkarteak 1.091,20 euro (eskulanak, jokuak euskaraz eta dantzak); Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak 391 euro (Katxiporreta ikuskizuna) eta Erratzuko Ertzuin elkartea 330 euro (euskal dantzak, ibilbide megalitikoak, kamiseta tailerra, talo tailerra, ipuin kontalariak eta Eguberritako apaingarriak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun