Baztango hamabortz herrietatik bederatzitan alkateak aukeratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 19a, 11:54

Alazne SansiƱena izanen da Elizondoko alkate berria, Mikel Sobrino ordezkatuz. Igandeko batzarrean hautagai bakarra izan zen.

Elizondon Alazne Sansiñena  izanen da alkate berria

Baztango hamabortz herrietako alkateak aukeratzeko lehen deialdia izan zuten abenduaren 18an. Espero bezala, deialdia ez zuen aparteko erantzunik izan eta 15 herrietatik seitan ez zen alkaterik aukeratu. Datozen asteetan aukeratzeko modua izanen dute.

 

Igandean aukeratutako zortzi alkateen artean, bortz berriak izanen dira, horietatik bi emakumeak. Elizondon Alazne Sansiñena Lertxundi aukeratu zuten eta Anizen Ainhoa Maritorena Azkarate; Arizkunen Asier Lizarza Esparza; Azpilkuetan Andres Azkarraga Iribarren eta Erratzun Gamioako Miguel Etxandi izanen dira alkate berriak. Alkate karguan segituko dute Almandozko Luis Roldanek (14 urte karguan), Elbeten Fermin Almandozek (bigarren agintaldia) Gartzainen Dani Arraztoak (bigarren agintaldia), Iruritan Pello Obregozo Istilart-ek (ia 13 urtez karguan).

Gainerako sei herrietatik bakarrean egin beharko dituzte hauteskundeak, Lekarozen, Agurtzane Elizegik eta Mattari Plazak beraien kandidaturak aurkeztu zituztelako. Amaiur, Oronoz, Berroeta eta Zigan, aldiz, ez zen kandidaturarik aurkeztu eta Arraiozen deialdirik ere ez zen egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun