Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko proiektuak euskararen egoeran izan dezakeen eragina aztertuko dute Iruñean

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 13a, 07:22

Aroztegiko proiektuak euskararen egoeran izan dezakeen eragina aipatuko dute.

Zaldiko Maldiko elkartean abenduaren 15ean, ortzegunean 19:00etan

Zer eragin izanen du Aroztegiko proiektuak euskararen egoeran? Euskararen arnasguneak itotzen? Lurralde antolaketa eta hizkuntza. Galdera hauei erantzun ematen eta gaian sakontzen saiatuko dira abenduaren 15ean, ortzegunean 19:00etatik aitzinera Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, Aroztegia eta gero zer? Plataformako kideek eta UEMAko Goizalde Aranak eskainiko duen solasaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun