Bertzalde, aipatu legearen seigarren puntuan heldu denez (…) kontzeptu horiengatik jasotakoak ez du jasandako kalteen kopurua gainditzen ahalko. Hau da, aseguruen polizek edo laguntzek kalteen %100 estali duten neurrian, ez da zerga salbuespenik egin eta, horregatik, 19 eskatzailek ezezko erantzuna izan dute. Halaber, bertze 7 eskatzailek, eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik edo eskaria epez kanpo egiteagatik salbuespenetik kanpo gelditu dira.