Larrialdiei buruzko ikastaroa eman dute Berroetan

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 5a, 09:04
Berroeta, Aniz eta Zigako hogei lagun inguruk parte hartu zuten ikastaroan.

Abenduaren 2an, Kristina Urrutia amaiurtarrak eta Elena Danboriena berroetarrak, larrialdietan nola jokatu irakasteko ikastaroa eman zuten Berroetako batzartegian. Berroeta, Aniz eta Zigako jende ugarik parte hartu zuten egitasmoan. Arras interesgarria izan zen, zalantza ugari argitu zituzten eta bertaratutako denak arras kontent atera ziren. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun