Altsasuko atxilotuekiko elkartasun egune antolatu du Baztango Gaztetxeak Elizondon abenduaren 3an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko abenduaren 2a

Solasaldiak, kontzertuak, pintxo-potea eta afaria prest dituzte Elizondon larunbaterako

Larunbat arratsaldeko 6etan Altsasuko hainbat gazteren testigantzak bilduko dituzte. 19:30ean kontzertu akustikoak eskainiko dituzte Ion eta Olaiak, eta Idoia eta Mikelek. Gero, pintxo-potea izanen da. 21:30ean afari autogestionatua izanen dute eta 22:30ean hasita kontzertuak: Rukula, Garabatos, Ufestuek eta Tirrii&Tery jai-alai guatekea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun