Donejakue Bideaz eta ermitaz solasaldia eskainiko dute abenduaren 2an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 1a

Belateko baselizaren zaharberritzeaz ere ariko dira solasaldian.

Ortziralean 19:00etan Arizkunenean izanen dira Jenaro Arretxea eta Jose Fernandez D’Arlas 

Baztango Donejakue Bidea eta Donejakue ermitaren berreraiketa ermitako lepoan izenburupean solasaldia eskainiko dute Jenaro Arretxeak eta Jose Fernandez D’Arlasek abenduaren 2an, ortziralean 19:00etan Arizkunenean. Baztango Donejakue Bidearen Lagunaren Elkarteak antolatu du hitzaldi interesgarria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun