Karikaturgileak eginen dituen marrazkiak izanen dira proposatutako gaiak, eta bertsolariek hauen haritik tiraka eginen dituzte beraien lanak. Atal desberdinak deskribatuko dituzte marrazkiek, sarrera bat, egoera hipotetiko bat, aktualitateko gai bat... eta publikoarekin jolastuko dira, Baztango Kultura Batzordeak antolatutako ekitaldi honetan.