San Andres besta ospatuko dute Zigaurren azaroaren 26an

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 24a

Aurten ere musean aritzeko aukera izanen dute Zigaurreko bestetan.

Larunbat arratsaldean haur eta gaztetxoentzat tailerrak, mus txapelketa eta Agerraldek alaitutako afaria izanen dituzte 

Aurtengoan Zigaurren dagoen San Andres ermitaren aitzakian Zigetarrek bertze behin ere San Andres ospatuko dute Zigako frontoian azaroaren 26an, larunbatarekin.

Azken urte hauetan arratsalde eta gau osoko egitaraua antolatzen dute gazte komisiokoek. Eta aurten ere horrelaxe egin dute. Arratsaldeko 4:30ean eskolako sabaian haur eta gaztetxoentzat tailerrak izanen dira eta ondotik txokolatada. 18:00 mus txapelketa elkartean. Eta ondotik 21:00etan Agerraldek alaiturik afaria izanen da. Aurten ordea, afarirako aintzinetik txartela hartu beharko da. Horretarako azaroaren 20an igandean, meza ondotik elkartean txartel salmenta eginen da. Eta 22tik 25era Iruritan dagoen Txokoa ileapaindegian ere izanen dira afariko txartelak salgai.

Beraz Zigetar eta afari honetara animatzen direnei: oroitu aurten aintzinetik txartela hartu behar dela eta 26 euro balioko duela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun