Enpresa Simulazioa lanbide heziketako zikloetan aplikatzen den proiektua da. Egiazko enpresa batean bezala lan egiten dute ikasleak alegiazko enpresa honetan. SEFED proiektuaren bitartez, ikastetxean sortutako enpresa ikasleak formatzeko erabiltzen da zeharkako modu praktiko batean (learning by doing) administrazio lanak eta enpresa kudeaketa lanen bitartez.
CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP-an dagoen Baztan Likoreak, SAS enpresa simulatua artisau-likoreak eta txokolatea salduko ditu Ulmeko azokan.
Azokako Stad-a Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak (Lanbide Heziketako Atala) eta Chocolates Malkorra enpresak bere produktuak utzi dituzte azokarako.
Azoka honen bitartez ikasleak, bere merkatal formakunta eta ingeleseko gaitasuna praktikan jartzen dituzte, beraien produktuak zuzenean eskainiz eta erosketak eta salmentak ingelesez negoziatuz.