Gani Mirzo Siriako kurduak itxiko du Elizondon Folk Ametsetan Zikloa

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 18a

Gani Mirzo kurduak eskainiko du igandeko emanaldia Arizkunenean.

Igande arratsaldeko 7etan eskainiko du emanaldia Arizkunenean

Hogeita zazpi urteren ondoren, Baztan, Castejon, Irurtzun, Lekunberri eta San Adriango udalek Folk Ametsetan zikloa kudeatzen jarraitzen dute. Aurten, azaroko lehendabiziko hiru asteburuetan izaten ari da herri horietako hainbat kultur-espaziotan. Baztanen lehen kontzertua Poloniako Januzs Prusinowski Kompania taldeak eman zuen azaroaren 6an eta azaroaren 13an, berriz, Gozategi taldeak kontzertu akustikoa eskaini zuen. Azaroaren 20an zikloa akituko da, Gani Mirzo Siriako Kurdistango musikariaren eskutik. Azaroaren 20an, igande arratsaldeko 7etan eskainiko du emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun