Gizarte proiektuetarako 16.000 euro
Gizarte proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten talde, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteek 16.000 euroko diru laguntza jasoko dute Udaletik, honela banatuak: Bidelagun elkarteak 2.851,49 euro, Xaulik 2.534,65 euro, Asomak 1.346,53 euro, Anasaps-Dizdirak 2.297,03 euro, Elikagai Bankuak 2.772,28 euro, Anfasek 2.851,49 euro eta Acodifnak 1.346,53 euro.
Nazioarteko kooperaziorako 36.811,15 euro
Nazioarteko kooperaziorako proiektu, programa eta planak diruz laguntzeko, berriz, 36.811,15 euro bideratu ditu Baztango Udalak: Saharaztani 3.240 euro, Frantziskotar Konbentualei 2.203,61 euro, Behar Bidasoari 2.786,89 euro, ANARASD-i 2.333,22 euro, La Esperanzari 2.203,61 euro, Ambalari 2.462,84 euro, Bigarren Familia egitasmoari 2.203,63 euro, Juan Bonal Fundazioari 2.267,69 euro euro; Vicente Ferrer Fundazioari 2.268,41 euro, Mugarik Gaberi 2.786,89 euro, Arquitectura Sin Fronteras-i 2.657,89 euro, Bakerako Lankidetza Batzarreari 2.267,69 euro, Nuevos Caminos-i 2.267,69 euro, El Salvador Elkartasunari 2.851,70 euro eta Itakari 2.009,19 euro.