Azaroaren 20an zikloa akituko da, Gani Mirzo Siriako Kurdistango musikariaren eskutik.
Arratsaldeko 7etan Arizkunenean
Hogeita zazpi urteren ondoren, Baztan, Castejon, Irurtzun, Lekunberri eta San Adriango udalek Folk Ametsetan zikloa kudeatzen jarraitzen dute. Aurten, azaroko lehendabiziko hiru asteburuetan izaten ari da herri horietako hainbat kultur-espaziotan. Baztanen lehen kontzertua Poloniako Januzs Prusinowski Kompania taldeak eman zuen azaroaren 6an. Azaroaren 13an, berriz, Gozategi taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du, igande arratsaldeko 7etatik aitzinera Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.
Azaroaren 20an zikloa akituko da, Gani Mirzo Siriako Kurdistango musikariaren eskutik.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.